Erreserbatu sarrerak
Ongi etorri gure online sarrerak eta erreserbak egiteko sistemara.
Kontratazio-baldintzak hemen kontsultatu.

Emanaldiaren data aukeratu

Irakasle programa: Larruak eta izurrak

Irakasle, hezitzaile edota pedagogia eta bitartekaritzarekin lotutako profesionalentzat

Artisten gunea / Espacio de artistas

osteguna, 2024(e)ko maiatzak 9


Irakasle eta hezitzaileak zarete Hezkuntza proiektuaren aliatu handienetako bat. Zuei esker dakigu zer gertatzen den Tabakaleratik kanpoko beste hezkuntza-guneetan. Zuekin partekatzen ditugu gure errealitateak eta ikasleenak, haien gatazkak, interesak, eskola-curriculumaren birak, lan-metodologia desberdinak, lorpenak eta hezkuntza-praktika kontziente eta eraldatzaile batek dakartzan zailtasunak. 

Gure jardueraren hasieratik Tabakalerako Hezkuntza arloa eta hezitzaileak elkarrekin aritu gara lanean. Arteaz eta pedagogiaz elkarrekin pentsatzeko eta hausnartzeko bidea eginaz, estrategia eta egiteko modu desberdinak esperimentatzeko lekua eraikiz, eta, batez ere, lankidetza-gune aberasgarri eta atsegina bilatuz. 

2023-24 ikasturteko programa Larruak eta izurrak erakusketaren bueltan garatuko da. Erakusketa honetatik abiatuta denon artean tresnak sortuko ditugu, edozein hezkuntza testuingurutan ikaskuntza prozesuak bideratu ahal izateko. Helburua da irakasle eta hezitzaileei baliabide berriak eskaintzea, eta ikasleei bestelako ikasteko moduak bizi ditzaten bideratzea. 


Nork parte hartu dezake?

Edozein etapetako irakasle eta hezitzaileak gonbidatuta zaudete saio hauetara.

 

Saioak

Aurtengo programa hiru prestakuntza-bloke edo ataletan antolatuta egongo da, bloke bakoitza bi saiokoa:

1º ATALA: ERAKUSKETA. Martxoaren 14 eta 21. 17:00 - 19:30

Bi saio hauetan erakusketa aztertuko dugu tresna pedagogiko bezala, ikaskuntza prozesu eta erronka garaikideetarako eskaintzen digun potentzialitatea elkarrekin frogan jar dezagun.  

2º ATALA: PERFORMANCEA. Apirilaren 11 eta 18. 17:00 - 19:30

Bloke honetan praktika artistiko garaikide espezifiko batetik abiatuta lan egingo dugu, performance edo gorputzetiko ekintzatik, erakusketaren parte diren Tripak kolektiboak gidatuta. Kolektibo artistiko honek gidatuko ditu bi saioak.

3º ATALA: ARTISTA. Maiatzaren 9 eta 16. 17:00 - 19:30

Azken blokea erakusketako artistetako baten lanean zentratuko da, June Cresporenean; haren egiteko moduetatik abiatuta, ezagutzeko eta esperimentatzeko bestelako moduak esploratzeko. Maiatzak 9ko saioa artistak berak gidatuko du.

Izen-ematea

Hiru atalak egiteak esperientzia borobilagoa eskaintzen badu ere, posible da bloke solteetara etortzea; hauetako bakoitzak izen-emate ezberdindua dauka. 

Jardueran izena emateko bloke bakoitzari dagokion sarrera hartu behar da. Saio guztiak doakoak dira.

Zalantzarik badaukazu, idatzi hezkuntza@tabakalera.eus helbidera.

 

Kokapena

Sortzaileen gunea, 3. solairua

 

Osteguna, 2024(e)ko maiatzak 9
Ezkutatu
17:00 saioa
Irakasle programa: ARTISTA (Bi eguneko lantegia maiatzak 9 eta 16)
Izena eman

kontratazio-baldintzak
TABAKALERA
Plaza de las cigarreras, 1, 20012 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefono: 943118855
Posta elektronikoa: info@tabakalera.eus

Jarrai gaitzazu!

Lege-oharra
Pribatutasun-politika
Cookie-en politika
-ek garatua