Erreserbatu sarrerak
Ongi etorri gure online sarrerak eta erreserbak egiteko sistemara.
Kontratazio-baldintzak hemen kontsultatu.

SARRERAK SALTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

TABAKALERA

 

 

  1. INFORMAZIO OROKORRA ETA IDENTIFIKAZIOA

 

 

Salmentako baldintza orokor hauetan (aurrerantzean, "BALDINTZA OROKORRAK") ezartzen dira bisitetara, ikuskizunetara eta bestelako kultura- eta/edo aisialdi-jardueretara joatea (aurrerantzean, "JARDUERAK") eta haietan parte hartzea ahalbidetzen duten sarreren (aurrerantzean, "SARRERAK") erosketa arautzen duten termino eta baldintzak, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SAk (aurrerantzean, "TABAKALERA") edo erakunde horrek eta hirugarren antolatzaileetako batek antolatuak, eta Interneteko erabiltzaileen (aurrerantzean, "ERABILTZAILEAK") eskura jartzen dira  https://sarrerak.tabakalera.eus webgunearen bidez  (aurrerantzean "WEBGUNEA").

 

 

 

 

SARRERAK WEBGUNEAREN bidez eskuratzeko, ERABILTZAILEAK berariaz eta inolako erreserbarik gabe irakurri eta onartu behar ditu BALDINTZA OROKORRAK, erosketa-prozesuan horretarako ezarritako sistema teknikoaren bidez; beraz, ezin izango da amaitu baldintza horiek onartu gabe.

 

BALDINTZA OROKORRAK, kasu bakoitzean, jarduera zehatz bakoitzerako SARRERAK eskuratzeari buruz ezar litezkeen beste edozein baldintza zehatzekin osatu beharko dira (aurrerantzean, "BALDINTZA ZEHATZAK")[1]. Baldintza horiek WEBSITEAN ERABILTZAILEENTZAT ere eskuragarri egongo dira, eta BALDINTZA OROKORRAK osatu edo aldatuko dituzte.

 

 

 

 

TABAKALERAK BALDINTZA OROKOR hauek eta kasu bakoitzean aplikatzekoak diren BALDINTZA ZEHATZAK aldatzeko eskubidea du. Indarrean daudenak erosketa egiten den unean ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN eskuragarri dituenak izango dira. Edonola ere, aldaketa horiek ez dute atzeraeraginezko ondorerik izango aurretik erositako SARRERETAN.

 

 

Eskainitako SARRERAK partikular gisa eta beren izenean eta eskubide osoz jarduten duten pertsona fisikoei zuzenduta daude, eta esparru horretatik kanpora geratzen dira pertsona juridikoak, bai eta euren jarduera profesionalaren baitan sarrerak gerora merkaturatzeko xedearekin erosi nahi dituzten pertsona fisikoak ere.

 

Era berean, Espainiako legediaren arabera adinez nagusiak diren eta jarduteko gaitasun osoa duten pertsona fisikoek eta Kode Zibilean ezarritako baldintzei jarraituz emantzipatuta dauden adingabeek bakarrik egin ahal izango dute erosketa WEBGUNEAREN bidez.

 

BALDINTZA OROKORRAK onartzen dituenean, ERABILTZAILEAK adierazten du eta bermatzen du aipatutako baldintzei jarraituz jarduteko eta kontratatzeko legezko gaitasuna duela.

 

 

Sarrerak WEBGUNE bidez eskuratzea ERABILTZAILEAREN eta TABAKALERAREN artean kontratu bat formalizatzearen baliokidea da. Kontratu hori BALDINTZA OROKORREN arabera arautuko da, bai eta kasuan kasuko BALDINTZA ZEHATZEN arabera ere, halakorik badago, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez formalizatu ahal izango da. ERABILTZAILEAK BALDINTZA OROKORRAK hizkuntza horietan izango ditu eskura.

 

 

SARRERAK lurralde mugarik gabe eskuratu ahal izango dira.

 

 

  1. SARRERAK WEBGUNEAREN BIDEZ EROSTEA

 

 

ERABILTZAILEAK erosi nahi duen/dituen JARDUERA/K aukeratu beharko du/ditu WEBGUNEAN, eta bakoitzaren eguna, ordua, mota eta zenbat unitate erosi nahi dituen adieraziko du.

 

JARDUERA bakoitza aukeratzean, horietako bakoitzaren informazio xehatua agertuko da, eta berariaz adieraziko dira tarifen araberako unitate bakoitzaren prezioa eta eskatutako unitate guztien azken prezioa (BEZa barne), bai eta horien jatorrizko prezioan ezarri ahal izan diren deskontuak ere, halakorik balego.

 

Eskuratu nahi dituen SARRERAK hautatu ondoren, ERABILTZAILEAK, hala badagokio, aplikatzekoak diren BALDINTZA ZEHATZAK onartu beharko ditu, erosketa formalizatzeko eskatzen diren datuak eman beharko ditu, eta dagokion ordainketa formalizatu beharko du, BALDINTZA OROKORREN 2.2 klausulan aurreikusitakoaren arabera.

 

Hasitako erosketa eta kontratazioa amaitzeko, ERABILTZAILEAK BALDINTZA OROKORRAK WEBGUNEAN horretarako ezarritako sistema teknikoaren bidez onartu beharko ditu.

 

BALDINTZA OROKORRAK onartu eta ordainketa baliozkotu ondoren, kontratazioa amaitutzat joko da. Erosketa amaitu ondoren, eta gehienez ere 24 orduko epean, ERABILTZAILEAK SARRERAK (pdf formatuan) jasoko ditu erosketa-prozesuan zehar emandako helbide elektronikoan. ERABILTZAILEAK, bere baliabideak erabilita, SARRERAK inprimatu beharko ditu, baliozkoak izan daitezen, aurrerago jasota dagoen 3. klausulan adierazitakoaren arabera.

 

Mezu hori ezarritako epean jasoko ez balitz, sarean izandako behin-behineko komunikazio-arazo baten edo ERABILTZAILEAK emandako helbide elektronikoan egondako akats baten ondorio izan daiteke. Hala izango balitz, komenigarria litzateke TABAKALERAKO Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jartzea (info@tabakalera.eus).

 

Erosketaren egiaztapena jasotzen duenean ERABILTZAILEAK datuetan akatsen bat ikusiko balu, TABAKALERAKO Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jar liteke  (info@tabakalera.eus]).

 

 

ERABILTZAILEAK kreditu edo zordunketa txartel baten bidez (VISA, MASTERCARD eta MAESTRO) ordain dezake erosketa. Aukeratutako ordainketa-moduak sortutako gastuak ERABILTZAILEAREN kontura izango dira.

 

Kreditu edo zordunketa txartelaren bidez egindako ordainketa guztiak finantza erakunde baten ordainketa-pasabide seguruaren bidez egingo dira. Horrek txartelaren datuak enkriptatzen ditu. Ordainketa-sistemari ahalik eta segurtasunik handiena emateko, TABALAKALERAK ordainketa-moduetako bere hornitzaileen ordainketa seguruko sistemak erabiltzen ditu.  Alde horretatik, ordainketari buruzko datu konfidentzialak zuzenean eta enkriptatuta (SSL) transmititzen dira dagokion finantza-erakundera.

 

Ordainketa adierazitako pasabidearen bidez egitean, sistema txartela jaulki duen finantza-erakundearekin harremanetan jarriko da, eta baimentze-kode pertsonal baten bidez eragiketa baimentzeko eskatuko dio. Eragiketa kreditu txartela jaulki duen finantza-erakundeak baimentze-kode hori berresten badu bakarrik gauzatuko da. Berresten ez badu, transakzioa deuseztatu egingo da.

 

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen arloan aplikatzekoa den legedian xedatutakoarekin bat etorriz, erosketa baten zenbatekoa iruzurrez edo bidegabekeriaz kargatu bada ordainketa-txartelaren zenbakia erabiliz, erosketa horren titularra den ERABILTZAILEAK kargua berehala deuseztatzeko eskatu ahal izango du. Kasu horretan, dagozkion zordunketa eta kobratze eragiketak ahalik eta azkarren egingo dira TABAKALERAREN eta txartelaren titularra den ERABILTZAILEAREN kontuetan.

 

Nolanahi ere, erosketa txartelaren titularra den ERABILTZAILEAK egin badu eta dirua itzultzeko eskaria ez bada legeak ezarritako baldintzen arabera atzera egiteko eskubidea gauzatzearen ondorio, ERABILTZAILEAK atzera egitearen ondorioz sortutako kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio TABAKALERARI.

 

 

  1. JARDUERETAN SARTZEKO ETA/EDO PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

 

JARDUERA burutu ahal izateko, ERABILTZAILEAK SARRERAK aurkeztu beharko ditu, bai bere kabuz inprimatuta zein mugikorrean, eta,  hala badagokio, eta bidezkoa denean, tarifa murriztua edo deskontuduna aplikatzea justifikatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du.

 

Sarrera bakoitzak barra-kode edo QR bat du. Kode hori bakarra da eta sarbide bakarra ahalbidetzen du. Manipulatutako SARRERAREN bat detektatuz gero, edo faltsifikatu edo legez kontra eskuratu dutela susmatuz gero, TABAKALERA eta/edo beste antolatzaileak eskubidea izango dute eramaileari JARDUERARAKO sarbidea ukatzeko.

 

JARDUERAK garatzen diren instalazioetan sartzeko eta egoteko baldintza objektibo espezifikoak bete beharko dira; baldintza horiek establezimenduaren sarreran ikusgai egongo dira.

 

Nolanahi ere, oro har, eta berariaz kontrakoa adierazi ezean, ez dago baimenduta (i) instalazio horien barruan argazki-kamerak, bideoak grabatzeko ekipamendua eta antzeko gailu elektronikoak erabiltzea; (ii) jarduerak egiten diren instalazioen barruan erretzea; eta (iii) establezimendu horietan ikusgai dauden objektuak ukitzea. Era berean, debekatuta dago animaliekin aretoan sartzea.

 

Arau horietako edozein ez betetzeak baimena emango die TABAKALERAKO langileei eta/edo antolatzaileei neurriak hartzeko, erruduna instalazioetatik kanporatzea barne.

 

Oro har, jarduera egiten den instalazioetara ezin izango da sartu behin JARDUERA hasita dagoenean; kasu horretan, beharrezkoa izango da etenaldira itxarotea, etenaldia egotekotan.

 

 

  1. BERMEA ETA ERANTZUKIZUNA MUGATZEA

 

ERABILTZAILEAK SARRERAK WEBSGUNEAREN bidez erosten dituenean, TABAKALERAK bermatu beharko du dagozkion JARDUERAK gauzatuko direla eta, gainera, kasu bakoitzean aplikatzekoak diren lege-eskakizunak beteko direla, eta ERABILTZAILEAREN erreklamazioak TABAKALERARI helaraziko zaizkio.

 

 

 

 

  1. ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA, ALDAKETAK ETA ITZULTZEAK

 

 

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei aplikatzekoa den legedian aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta JARDUEREN izaera kontuan hartuta, atzera egiteko eskubidea ez da aplikatuko WEBGUNEAREN bidez SARRERAK eskuratzean.

 

 

SARREREN erosketa formalizatu ondoren ez da ERABILTZAILEAK eskatutako aldaketarik edo ezeztatzerik onartuko, ez erabatekorik ez partzialik.

 

Aplikatzekoa den legediaren arabera, ERABILTZAILEAK SARRERENGATIK ordaindutako prezioa itzultzeko eskubidea izango du honako kasu hauetan bakarrik:

 

 

Aipatutako lege-aurreikuspenen arabera, JARDUERA hasi eta gero eteten bada, ERABILTZAILEAK SARRERAREN zenbatekoa itzultzeko eskubidea izango du, baldin eta etetearen arrazoia ez bada ezinbesteko kasua, eta JARDUERA egiteko aurreikusitako iraupenaren herena igaro ez bada.

 

Ondorio horietarako, “ezinbesteko kasua” izango da TABAKALERAREN borondatearekin zerikusirik ez duen ezohiko, aurreikusi ezin den edo saihestezina den edozein inguruabar edo gertaera, hala nola edozein motatako grebak, suteak, uholdeak, indar eragilerik eza, bere instalazioetan izandako matxurak edo ezbeharrak, COVID-19aren osasun-alertaren ondoriozko egoerak, eta SARRERAK erosi ondoren sortzen den beste edozein, baldin eta aldi baterako edo, hala badagokio, erabat ezinezkoa edo garestiegia bada JARDUERA garatzea.

 

SARREREN prezioa, hala dagokionean, 10 eguneko gehieneko epean itzuliko da, JARDUERA ezeztatu, eten edo aldatu dela iragartzen denetik aurrera zenbatzen hasita, eta ERABILTZAILEAK SARREREN prezioa ordaintzeko erabili duen ordainketa-bide bera erabiliz formalizatuko da.

 

 

  1. IRADOKIZUNAK, KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK

 

Erabiltzaileek beren iradokizunak, kexak eta erreklamazioak bidali ahal izango dizkiote TABAKALERARI, TABAKALERAKO Bezeroaren Arretarako Zerbitzura zuzendutako mezu elektroniko baten bidez  (info@tabakalera.eus]) edo, bestela, baldintza orokorren  1.2 klausulan jasotako posta-helbidera idatziz.

 

 

 

  1. DATUEN BABESA. PRIBATUTASUN-POLITIKA

 

ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio erosketa bakoitza formalizatu bitartean emandako datu pertsonalak (izena, abizenak, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta SARREREN ordainketari buruzko datuak) TABAKALERAK tratatuko dituela, ERABILTZAILEAREKIN kontratu-harremana mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko, eta bi aldeen artean sinatutako kontratuaren betearazpenaren legezko oinarriaren arabera.

 

ERABILTZAILEAK kontratazio-prozesuan zehar beste pertsona baten datuak ematen baditu, adieraziko du hirugarren horren berariazko baimena duela datuak jakinarazteko.

 

Tratamenduaren xede diren datu pertsonalak ERABILTZAILEAREKIKO kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, bai eta TABAKALERAK bete behar dituen legezko betebeharrak betetzeko behar diren epe gehigarrietan ere.

 

ERABILTZAILEAREN datu pertsonalak JARDUERAREN hirugarren antolatzaileei jakinarazi ahal izango zaizkie, betiere jakinarazpen hori beharrezkoa bada ERABILTZAILEAK JARDUERAN parte hartzeko eta sartzeko aukera izan dezan, eta aldeen arteko kontratua gauzatzeko oinarri legitimoa kontuan hartuta.

 

Era berean, ERABILTZAILEAREN datu pertsonalak zerga-administrazioei, justizia-administrazioari edo beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, TABAKALERA horretara behartuta dagoen kasuetan, legeak hala agintzen duelako.

 

Ez dago aurreikusita ERABILTZAILEAREN datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea.

 

Datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiak bere datu pertsonalei buruzko zenbait eskubide ematen dizkio ERABILTZAILEARI (datuak atzitzeko eskubidea, datuak zuzentzeko edo ezabatzekoa, datuen tratamendua mugatzekoa, datuen eramangarritasuna eta datuen tratamenduaren aurka egitea). Erabiltzaileak eskubide horiek baliatu ahal izango ditu TABAKALERAREN aurrean, eta, hala badagokio, eta bidezkoa denean, baimena baliogabetu ahal izango du, pribatutasuna@tabakalera.eus helbide elektronikora idatzizko eskaera bidalita.

 

Era berean, ERABILTZAILEAK kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean (TABAKALERAREN kasuan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia) erreklamazioa jar dezake, batez ere bere eskubideak ase ez direnean. Agintaritza horrekin harremanetan jartzeko, webgunera jo daiteke: www.aepd.es.

 

 

  1. APLIKATZEKOA DEN LEGEDIA

 

WEBGUNEAREN bidez garatutako jarduera merkataritza elektronikoaren eta datu pertsonalen babesaren arloan aplikatzekoa den Europako eta Espainiako indarreko legediaren mende dago.

 

 

 

 

 

 

  1. FORUA ETA AUZIAK EBAZTEA

 

ERABILTZAILEEN eta TABAKALERAREN artean sortzen den edozein eztabaida edo gatazka epaitegi eta auzitegi eskudunen aurrean bideratuko da, Espainiako araudiak prozesu-arloan ezarritakoaren arabera.

 

Era berean, jakinarazten dizugu eskubidea duzula Europar Batasunaren lineako auziak ebazteko plataformara jotzeko, esteka honen bidez: http://ec.europa.eu/consumers/odr/.

 

 

 

[1]     Adibidez, Zine Bonuaren baldintza zehatzak.

[2]     Berrikustea eta egungo erosketa-prozesura egokitzea.

[3]     Beste ordainbide batzuk onartuz gero, kontsignatu egin beharko dira.


kontratazio-baldintzak
TABAKALERA
Plaza de las cigarreras, 1, 20012 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefono: 943118855
Posta elektronikoa: info@tabakalera.eus

Jarrai gaitzazu!

Lege-oharra
Pribatutasun-politika
Cookie-en politika
-ek garatua