Kameleoiak gara! Arte lantegia. Larruak eta izurrak
5-12 urte. EU
Erakusketa / Exposición
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Larruak eta izurrak erakusketak euskal eskultura garaikidean barneratuko gaitu, bereziki artista belaunaldi berriengan fokua jarriz. Tailerrean zehar, artistek egiten diguten planteamendu ezberdinetara hurbilduko gara ariketen bitartez.
Datak:
- Martxoak 16
- Martxoak 27
- Apirilak 20
- Maiatzak 18
Oharra: Lantegi hauek familian parte hartzeko direnez txikiak helduren batekin batera etorri behar dira. Izen ematea parte hartzaile GUZTIEK bete behar dute (txiki zein heldu). Adina: 5-12 urte