Erreserbatu sarrerak
Ongi etorri gure online sarrerak eta erreserbak egiteko sistemara.
Kontratazio-baldintzak hemen kontsultatu.
ZINEA
ARTE BIZIAK
HAURRAK
HITZALDIAK ETA TOPAKETAK
LANTEGIAK
BISITAK

Gehiago zure ebentuekin:

  • ZINE-BONUA 2022

    Zine-bonuarekin 40 film ikusteko aukera izango duzu 120 € ordainduta. 
    Bonuaren erosketarekin batera, Nosferatu “Zinemaldia 70” (jaialdiaren historiari eskiania, gastelaniaz), edo "Kandelikara", (Luis Buñuel zuzendariari buruz, euskaraz), argitalpena eskuratuko duzu. 

    Nola eskuratu zine bonua:

    Zine bonua Tabakalerako webgunean bertan online, edo Tabakalerako Informazio Puntuan eskuratu ahal izango duzu.
    Bonua webgunean erosteko, aurrez erregistratu egin behar duzu bertan. Behin erosketa eginda, bonuari dagokion kodea jasoko duzu posta elektroniko bidez, eta erabiltzen hasteko aukera izango duzu.
    Nahiago baduzu tramiteak aurrez aurre egin, Tabakalerako Informazio Puntuan eskuratu dezakezu bonua fisikoki, dagokion kodearekin.  

    Zine bonuaren erabilera: 

    Tabakalerako web-orrian erabiltzaile gisa erregistratuta bazaude: 

    • Joan Tabakalerako webguneko “Sarrerak” atalera.
    • Aukeratu nahi d(it)uzun filma/k eta sarrera/k.
    • Erosketa egiterakoan aukeratu tarifen artean “Zine-bonua 2022”. 
    • Erreserba amaitzeko, sartu zure bonuaren kodea. 
    • Sarrerak posta elektroniko bidez jasoko dituzu. 
    • Sarreak Informazio Puntuan eskuratzeko, nahikoa da bertan zure izen-abizenak edo bonuarek kodea ematea. 
    • Webgunearen bitartez zine bonuarekin lotutako beste tramite batzuk ere egin ahal izango dituzu, hala nola, erabilgarri duzun sarrera kopurua kontsultatu, edo zine bonu bat edo sarrera bat opari gisa beste norbaiti bidali. 

    Ez bazaude Tabakalerako webguneko erabiltzaile bezala erregistratuta:

    • Sarreren erosketa edo erabilgarri duzun sarrera kopuruaren kontsulta Informazio Puntuan egin ahal izango dituzu, bertan zure izen-abizenak edo bonuaren kodea emanda.  


    Zine bonuaren baldintzak: 

    • Zine bonua salgai egongo da 2021eko abenduaren 22tik (eguerdiko 12:00etan) 2022ko urtarrilaren 31ra (eguerdiko 12:00etan) bitarte. 
    • Zine bonua izenduna da, baina beste pertsona batzuekin partekatu daiteke. 
    • Bonua kontsumitzeko epea 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra artekoa da (biak barne), 2022ko proiekzioetarako.
    • Erabiltzaile bakoitzak nahi adina bonu eros ditzake. 
    • Erabiltzaile bakoitzak bere bonuarekin gehienez 40 sarrera trukatu ahal izango ditu, hau da, bonuaren gehienezko kupoa.
    • Bonua online erosiz gero, erosleak Tabakalerako Informazio Puntutik pasa beharko du Nosferatu zikloaren argitalpena jasotzeko.
    • Bonuaren deskontuari ezin zaio beste inolako deskonturik gehitu. 
    • Ez da onartuko ordaindutako zenbatekoaren itzulketarik, ez osorik eta ez partzialik.
    • Behin eskatutako sarrerak aterata, ez da onartuko ez aldaketarik eta ez itzulketarik ere.  
    • Zine bonua edo dagokion kodea galduz gero, ez da kopiarik egingo.

kontratazio-baldintzak
TABAKALERA
Plaza de las cigarreras, 1 20012 Donostia / San Sebastián
Telefono: 943118855
Posta elektronikoa: info@tabakalera.eus

Jarrai gaitzazu!

Lege-oharra
Pribatutasun-politika
Cookie-en politika
-ek garatua