Artelanari zuzenean zer den edo zer errepresentatzen duen galdetzetik haratago doan arte-garaikide ikastaro honek artearen inguruari eta sortu den kontestuari begiratzeko planteamendua du. Hilabetero Tabakalerako arte garaikide erakusketarekin lotutako saio bat prestatzen duen gonbidatu bat jasoko dugu, edukietan sakondu eta baliabide-kutxa kolektiboa sortzeko helburuz. Artearen inguruko eztabaida eta ideia berriak aktibatu nahi dira.
Artelanak ez dira hitzetan itzulgarriak, ez guztiz behintzat. Baina haien bidez gure gizartearen baitan dauden mekanismo ugari ulertu ditzazkegu. ‘Nik ez dut arteaz ulertzen’ esaldiari desafioa egitea interesatzen zaigu, guztion ezagutzak kabitzen diren espazio bat eraikitzeko. Jar dezagun makina lanean.
Saioak:
Irailak 15, 18:00-20:00
Zazpi T´erdi (EU)
Urriak 27, 17:30-10:00
Julen Agirre Egibar (EU)
Azaroak 24, 18:00-20:00
Aitor Gametxo (EU)
Abenduak 15, 18:00-20:00
Leire Apellaniz (ES)
Oraindik ez duzu ezer gehitu zure erosketa-saskira.
Erosketa hasi honako edozein aukeren bitartez:
Ezin izan da ebentuaren hornitzailearekin konektatu.