Erreserbatu sarrerak
Ongi etorri gure online sarrerak eta erreserbak egiteko sistemara.
Kontratazio-baldintzak hemen kontsultatu.
Une honetan ez dago sarrerarik salgai.

Emanaldiaren data aukeratu

Zine bat norberarena. Zine garaikide kurtsoa

Medialab


Zinema garaikideko ikastaroaren saio berriak egiten jarraitzen dugu. Ikastaroa Frauke Schulz Utermöhl-ek dinamizatuko du. 

Ikastaroa arratsadeko 18:00etatik 18:45etara bitartean izango da Medialab Egongelan. Saio bakoitzean, aurreko astean zinema-aretoan proiektatutako zikloko filmetik abiatuko da elkarrizketa.

Datak: 

  • Uztailak 7 (Badlands, Terrence Malick) 
  • Uztailak 28 (Husbands, John Cassavetes)
  • Abuztuak 25 (Paris, Texas, Win Wenders)

Frauke Schulz-Utermöhl Pedagogian lizentziatua da Hanburgoko Unibertsitatean, eta irakaslea. Hogei urte baino gehiagoz Goethe-Institut Alemaniako Kultur Erakundearen Donostiako Ordezkaritza zuzendu zuen 2008. urtera arte. Harrezkero, Madrilgo Goethe-Institut erakundearekin elkarlanean jarraitzen du, Okendoko Kultur Etxean film alemanak proiektatzeko.

1987an hasi zen lanean Gernika Gogoratuzen, Bakearen aldeko eta Gatazkak Eraldatzeko Ikerketa Zentroan, prestakuntza, hezkuntza eta entrenamendu arloko arduradun gisa. Medialab-Prado laborategian parte hartu du, Madrilgo "Memoria y Procomún" tailerraren planteamenduak Euskadiko tailer batera eramateko, eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko "bakearen Foroa" ren esparruan. Bake Biziko Ehunen Elkarteko kide da.

Sarrera doan baina aldez aurretik jaso beharko da.
Hizkuntza: gaztelania


kontratazio-baldintzak
TABAKALERA
Plaza de las cigarreras, 1, 20012 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefono: 943118855
Posta elektronikoa: info@tabakalera.eus

Jarrai gaitzazu!

Lege-oharra
Pribatutasun-politika
Cookie-en politika
-ek garatua